Sorginenean aurrekontuaren murrizketari buruzko prentsa oharra – Nota de prensa sobre el recorte de presupuesto en Sorginenea

DENA DAGO ESANDA, DENA DAGO EGITEKE

Iragan azaroaren 12an Gasteizko Udalak 2020rako aurrekontuak argitaratu zituen, Sorginenea Gasteizko Emakumeen Etxearen partida %70era murriztuta.

Udalak behin eta berriro berretsi du proiektu hau Hiri Proiektua dela, Udalarentzat egitasmo estrategikoa dela, eta hain zuzen ere, Udalaren IV Berdintasun Planean jasota dago. Areago Udalbatza osoak ahobatez onartu zuen Sorginenea Gasteizko Emakumeen Etxeak bere jarraikortasuna bermatzeko beharrezko balibideez hornituko zuela. Baina Sorginenea Gasteizko Emakumeen Etxea irailaren 21ean inauguratu eta bi hilabete eskasera, itotzera kondenatu nahi du Udalak; bi urte baino gehiagoko bidea ezerezean utzi, Sorgineneak bere lanari eusteko gutxieneko baldintzak bermatu gabe.

Argi geratu da Gasteizko Udalak Berdintasun Politikak apaingarri erabili nahi dituela, hitzez, hitzarmenez, konpromisoz, bete du ahoa. Baina hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua da, izan ere, dena esanda dago, baina dena egiteke dago. Iragan azaroaren 25ean Euskal Herriko Mugimendu Feministak erabilitako leloak berriro ere zentzu hartzen du, erakunde publikoez ari garela.

Aurrekontu hauetan agerikoa da zeintzuk diren Udalaren lehentasunak eta Berdintasun Politikak ez daude inondik ere hauen artean. Izan ere, beren txostenean bertan aitortzen da aurrekontuen elaborazioan ez dela genero ikuspegia txertatu.

Salaketa honen bidez Sorginenea Gasteizko Emakumeen Etxe Elkarteak Gasteizko emakume guztiei dei egin nahi dizuegu zuen Etxe Feministaren egoerari adi egoteko.

SORGINENEA GASTEIZKO EMAKUMEEN ETXEA ELKARTEA

info@sorginenea.org

626 45 83 71

TODO ESTÁ DICHO, TODO ESTÁ POR HACER

El pasado 12 de noviembre el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz presentó el proyecto de presupuestos para el 2020, recortando a un 70% la partida de Sorginenea-Tu Casa Feminista en Gasteiz.

El Ayuntamiento ha ratificado una y otra vez que éste es un Proyecto de Ciudad, un proyecto estratégico, que de hecho, está recogido en el IV Plan de Igualdad. Es más, el Pleno del Ayuntamiento a fecha 19 de julio de 2019, aprobó por unanimidad que se garantizarían los recursos necesarios para la continuidad de Sorginenea-Tu Casa Feminista en Gasteiz. Pero la Casa de las Mujeres se inauguró el 21 de septiembre y han bastado dos meses para que el Ayuntamiento actúe contrariamente a lo declarado, a sabiendas de que no garantiza las condiciones mínimas para sostener el proyecto.

De esta manera, queda claro que el Ayuntamiento utiliza las Políticas de Igualdad como una limpieza de cara, y realiza declaraciones y promesas que no tiene intención de cumplir. Pero es hora de pasar de las palabras a las acciones, ya que todo está dicho, pero todo está por hacer. El lema de la campaña del 25 de noviembre del Movimiento Feminista de Euskal Herria vuelve a tomar sentido cuando tratamos con las instituciones públicas.

En estos presupuestos queda en evidencia cuáles son las prioridades del Ayuntamiento y las Políticas de Igualdad no están entre ellas. Incluso en su propio proyecto de presupuestos se recoge por escrito que en la elaboración de los mismos no se ha integrado la perspectiva de género.

Con esta denuncia Sorginenea Asociación Casa de las Mujeres de Gasteiz queremos emplazar a las vecinas de Gasteiz a que estén alerta ante el devenir de su Casa Feminista.

SORGINENEA ASOCIACIÓN CASA DE LAS MUJERES DE GASTEIZ

info@sorginenea.org

626 45 83 71

Deja un comentario