Zerbitzuak

Ahalduntzeko eta gure botere eraldatzaileaz eragiteko espazioa da Etxea. Horretarako, bazkideek egindako jarduera programa daukagu, eta gelak eskaintzen ditugu ahalduntze ekintzetarako espazioa eskatzen duten elkarte, talde edo kolektiboek ekimenak egiteko, betiere emakume, lesbiana eta transei zuzendutakoak. Bestalde, Liburutegi Feminista eraikitzen ari gara, eta etorkizunean informazio gunea eratu nahi dugu emakumeentzako aholkularitza eskaintzeko, norberaren premia eta proposamenen araberako laguntza espezifikoa eskuragarri izateko.

Gela eta espazioen erabilera

Hitzaldiak egiteko, 90 pertsonarentzako lekua duen Areto Nagusia daukagu. Horrez gain tailerrak egiteko 3 gela daude, 15, 20 eta 30 pertsonarentzako lekuarekin. Gainera, mahai borobildun bilera gela bat ere badago, 20 emakumerentzako lekuarekin, eta liburutegi feminista ere. Beheko solairuan langileen bulegoak eta harrera daude, eta erabilera anitzerako espazioa ere, atseden eta aisialdiko jarduerak egiteko.

Etxeko espazioak erabiltzeko eskaera-orria bete beharko da, egin nahi den jarduera azalduz; ahalduntzera bideratuta eta emakumeei zuzenduta egon beharko dute jarduerek, eta espazioen erabilera-araudia bete beharko dute. Bazkideek lehentasuna izango dute, eta Etxean antolatu nahi dituzten jarduerak egiteko Batzordeetan parte hartu ahalko dute, betiere Gasteizko Sorginenea Tu Casa Feminista proiektuaren printzipioekin armonian.

Emakumeentzako aholkularitza

Informazio-gune bat egongo da Etxean. Bertan informazioa eskuratu ahal izango duzu tokiko, eskualdeko edo erkidegoko erakundeek emakumeentzako arreta espezifikora bideratzen dituzten baliabideei buruz.

LASTER!

Liburutegi feminista

Liburutegi feminista sortzen ari gara! Liburutegi batez aritzea istorioak elkartzeko unibertso batez aritzea da. Baina gainera, emakumeen liburutegi batez ari bagara, bertan lekua izango duten bizitzek, aukerek, aberastasunak eta aniztasunak ez dute mugarik izango.

Virginia Woolfen Gela bat norberarena edo Carmen Martin Gaiteren El Cuarto de atrás baino askoz gehiago da Sorginenea liburutegia. Gure formakuntzan bidelagun izan ditugun emakume feministek idatzitako obrekin elkartzeko gunea izango da. Emakumeek historian idatzitako literatura topatuko dugu bertan, Patriarkatuak deuseztatu izan duen literatura bera. Ez dugu biltegi bat, artxibategi bat izatea nahi, edo liburuak multzoka pilatzeko lekua. Sorgineneara datozen emakumeentzako informazio zentro bat izatea nahi dugu, irakurketak partekatzeko lekua, testu klasikoez eta korronte berriez eztabaidatzeko espazioa. Ideiak eta eztabaidak trukatzeko espazio eraikitzailea.
Sorgineneak liburutegi bizia edukitzea nahi dugu, testuak irakurtzeaz harago, partekatu, xehatu eta trukatu daitezen. Formatzeko, trukatzeko eta hausnartzeko zentro bat nahi dugu, Gasteizko emakumeak elkarrekin hazteko espazio bat.​