Gelen erabilera

Gela eta espazioen erabilera

Hitzaldiak egiteko, 90 pertsonarentzako lekua duen Areto Nagusia daukagu. Horrez gain tailerrak egiteko 3 gela daude, 15, 20 eta 30 pertsonarentzako lekuarekin. Gainera, mahai borobildun bilera gela bat ere badago, 20 emakumerentzako lekuarekin, eta liburutegi feminista ere. Beheko solairuan langileen bulegoak eta harrera daude, eta erabilera anitzerako espazioa ere, atseden eta aisialdiko jarduerak egiteko.

Etxeko espazioak erabiltzeko eskaera-orria bete beharko da, egin nahi den jarduera azalduz; ahalduntzera bideratuta eta emakumeei zuzenduta egon beharko dute jarduerek, eta espazioen erabilera-araudia bete beharko dute. Bazkideek lehentasuna izango dute, eta Etxean antolatu nahi dituzten jarduerak egiteko Batzordeetan parte hartu ahalko dute, betiere Gasteizko Sorginenea Tu Casa Feminista proiektuaren printzipioekin armonian.