Gaurkotasuna

Sorgineneako Liburutegi Feministak antolatutako “Konfinatuak” Literatur Lehiaketak baditu irabazleak

 Apirilaren 23an, Eleen Ganbarak, Sorgineneako Liburutegi Feministak, abian jarri zuen “Konfinatuak” izeneko literatura lehiaketa. Horrela, parte-hartzaileek konfinamenduak sortutako emozio, egoera eta bizipenen inguruko beren literatura lanak aurkeztu dituzte.

Hona hemen, lehiaketaren irabazleak eta lanen izenburuak:

Euskarazko modalitatean:

  1. saria: Mari Joxe Azurtza – “Itxialdia- Etxealdia”
  2. saria: Maite Barrio – “Konfinamenduko 47.eguna, 2070-04-26”

Gaztelerazko modalitatean:

  1. saria: Alicia Palacios – Izenbururik gabe
  2. saria (ex aequo): Mer Merino – “Esperanzadas”
  3. saria (ex aequo): Yosune Burgoa – “Si sabemos escuchar”

Egoeraren arabera aukerarik badago, antolatzaileek udazken aldera lehiaketa honen sari-banaketa emanaldia egiteko asmoa daukate Sorginenean bertan.

Hirurogeita lau literatur lan aurkeztu dituzte “Konfinatuak” lehiaketan eta antolatzaileek balorazio oso positiboa egiten dute, jasotako harrerarengatik eta aurkeztutako lanen kalitatearengatik. Hori dela-eta, aurrerago literatur-lehiaketaren bigarren edizioa aurkeztu nahi dute antolatzaileek.