
Ongi etorri zure Etxe Feministara
SORGINENEA, GASTEIZKO ZURE ETXE FEMINISTA
HURRENGO JARDUERAK
Events
Jarduera gehiago topatuko dituzu
JABETZE FEMINISTARAKO ESKOLAN.
GURE
HELBURUAK

GURE HELBURU NAGUSIA
Sorginenea – Tu casa feminista emakumeok ahalduntzeko eta jendartea eraldatzeko espazioa izatea nahi dugu, parte-hartzailea, eta bizimodu jasangarriak oinarri dituena.
HELBURUAK ETA LAN-ILDO NAGUSIAK
- Sorginenea – Tu casa feminista emakumeontzako erreferentziazko eta konfiantzazko espazioa dela ikusaraztea.
- Emakumeen parte-hartze aktiboa eta lidergo berriak sustatzea.
- Eztabaida eta hausnarketa kritiko kolektiboa sustatzea, ideien trukean eta diskurtsoen sorreran erreferentziazko espazioa izan dadin.
- Ikerketa Ekintza Parte-Hartzailea eta Herri-Hezkuntza Feminista sustatzea, jendartea eraldatzera bidean.
EZAGUTU ETXEA
Emakumeek emakumeentzako egindako proiektua da Etxea. Emakume, lesbiana eta transentzako leku segurua da, elkar topatu eta ezagutzeko, eta gure errealitatea eraldatzera bidean ahalduntzeko ekintzak egiteko. Emakume guztientzako espazioa da Etxea, kulturartekotasun kritiko feminista eraikitzeko ezagutzaren elkartruketik abiatuta, aniztasunari balioa aitortuz eta ikuspegi anitzak oinarri. Elkar ezagutzeko, partekatzeko, eztabaidatzeko, hausnartzeko eta adostasunak lortzeko espazioa izatea nahi dugu, elkar entzunez eta aniztasunak errespetatuz jendartea eraldatzeko, ahalduntze pertsonal eta kolektiboaren bidez.